Konfiantza arazoa gainditu du Berlusconik Italian, Finiren aldekoei esker

Oposizioak gobernua desegiteko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio lehen ministroari

Erredakzioa
2010eko irailaren 30a
00:00
Entzun
«Agintzen jarraitzeko betebeharra daukagu, beste hiruz gutxienez, erreformak burutzeko. Italiarrek ez dute bozkatzera joan nahi berriro, eta adostasuna eta lankidetza eskatzen dizkigute». Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak bere alderdikoak ez direnen botoak behar izan ditu konfiantza arazoa gainditzeko; horren jakitun, batasunerako deia egin zuen atzo, bozketaren aurretik. Azkenean, Gianfranco Fini FLI Etorkizuna eta Askatasuna alderdiko diputatuek salbatu dute Berlusconiren gobernua; lehen ministroaren taldean ez jarraitzea erabakiagatik ere,Berlusconiri arnasa ematea erabaki dute Diputatuen Ganberan. Horren alde 342 botoa zenbatu zituzten atzo; aldiz, 275 legebiltzarkidek gobernua berritzearen alde egin zuten, eta hiru abstenitu egin ziren.

Berlusconiren eta Finiren arteko haustura politikoak eragin du konfiantza arazoa; FLIkoak alde ez bazituen, izan ere, ez zegoen argi lehen ministroak agintaldia amaitzeko aski sostengu izango zuen Parlamentuan. Haatik, lehen proba gainditzea lortu du, nahiz eta aldeko botoa eman diotenetatik askok, agertutako sostengua behin betikoa ez dela nabarmendu. Giorgio Napolitano Italiako presidenteak, aldiz, lasaitasuna agertu du oraingo gobernuak indarrean jarraituko duela jakitean.

«Gobernu posible bakarra»

Bere agintaldiaren aldeko kanpaina egin du Berlusconik Diputatuen Ganberan, eta bere gobernua «posiblea den bakarra» dela adierazi. Halaber, gauzak daudenetan uzteko, edozertaz eztabaidatzeko prest agertu da: «Hauteskunde programa errespetatzen den bitartean, edozertaz eztabaidatzeko prest nago. Hautesleriaren botoa, baina, aintzat hartu behar da, ezinbestean».

Hari erantzunez, gogor egin zuen oposizioak lehen ministroaren aurka. PD Alderdi demokratako Pierluigi Bersanik esan zuen, besteak beste, ez dakiela zein Italiatan bizi den. Hala,gobernua desegiteko eta bozak deitzeko eskatu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.