Konstituzio aldaketa iragarri du Aljeriako presidenteak karguari eusteko

Bi agintaldi baino gehiago boterean izatea eragozten duen legea aldatzea proposatuko du Abdelaziz Buteflikak

Erredakzioa
2008ko urriaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Abdelaziz Buteflika 72 urteko Aljeriako agintariak iragarri du hurrengo udaberriko hauteskundeen ondoren boterean jarraitu ahal izateko Konstituzio erreforma egiteko asmoa. Aljeriako lege bilduma gorenak orain arte eragotzi egiten zuen bi agintaldi baino gehiago boterean izatea, eta hori aldatu nahi du Buteflikak, «herriak aukera izan dezan nahi dituen agintariak hautatzeko». Alderdikideek eta Ahmed Uiahia lehen ministroak eskatu zioten urrats hori egiteko. Halaber, presidentearen boterea indartu nahi du Buteflikak proposatutako hiru aldaketekin. 1999an hartu zuen agintea, eta 2004ko bozetan gehiengo handiaz irabazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.