ALEMANIA

Konstituzioa aldatu nahi dute neonazien protestak eragozteko @:

Erredakzioa
2005eko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Talde neonazien protestak eragozteko neurriak hartzea aztertzen ari da Berlin. Konstituzioan jasotzen den biltzeko eskubidea moldatzean pentsatzen ari dira agintariak. Alemaniako Justizia ministro Brigitte Zypries lege zirriborroa datorren astean aurkeztuko dutela jakinarazi zuen atzo: «Lotsagarria da mundu zabalean ikustea nola neonaziek nazionalsozialismoaren biktimen oroimena zapaltzen duten». Eskubide hori murrizteak eragin ditzakeen ondorioez mintzatu zen ere ministroa: «Zuzenbide estatu baten oinarrizko eskubidea dela jakin badakigu».

Neurriarekin eskuin muturreko taldeen manifestazioak eragotzi nahi dituzte. Lege berria maiatza baino lehen indarrean sartzea espero dute agintariek. II. Mundu Gerrako 60 urteurrena ospatuko da orduan. Dresdeko bonbardaketaren urteurrenaren harira, ildo horretan, bihar protestak espero dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.