Yoweri Musevenik hirugarren aldiz presidente jardun ahal izateko beharrezkoa den Konstituzio erreformaren alde bozkatu zuen atzo Legebiltzarrak, kalean oposizioak horren aurkako manifestazioa egin arren. Armadak eta Poliziak manifestariak sakabanatu zituzten, negar gasa eta ura kanoien bidez jaurtita. Ez zen zauriturik izan zenetz jakinarazi.
Oposizioko talde nagusia den Aldaketa Demokratikorako Foroak dio ez dagoela zertan orain arteko agintaldi muga (bikoa) aldatu, eta asmo horren aurka ekin zuen, baina Legebiltzarraren gehiengoak erreforma onartu zuen. Ondorioz, presidenteak ez du mugarik izango etorkizunean kargurako berriz aurkezteko. Museveni 1986tik dago boterean, estatu kolpea jo zuenetik, eta 1996an eginiko lehen hauteskundeetan zein 2001ean eginiko bigarrenetan nagusitu zen. Hurrengo bozak 2006an izango dira.Egun alderdi politikoak onartuta daude, baina diputatu izan nahi duena ezin da ezein alderdiko ordezkari gisa aurkeztu.
UGANDA
Konstituzioaren erreforma onartu du Parlamentuak, oposizioaren protesten artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu