Irakeko Konstituzioak onartua izateko baldintza guztiak bete ditu Hauteskunde Batzorde Gorenak jakinarazi duenez. Batetik, irakiarren gehiengoa agiriaren alde agertu da erakunde horrek emandako datuen arabera; zehazki, botoa eman zutenen %78k babestu dute Konstituzioa.
Bestetik, probintzien araberako onarpenaren baldintza ere bete du Batzorde Gorenak agertu duenez. Izan ere, Irakeko hiru probintzitan boto emaileen bi herenek ezezkoa emanez gero, bertan behera geratuko litzateke Konstituzioa. Hiru probintzia sunitatan, Salahedinen, Al-Anbarren eta Niniven ezezkoa izan zen irabazle. Lehen bietan, boto emaileen bi herenek baino gehiagok eman zuten ezezko botoa; Niniven, ordea, %55,08k esan dio ezezkoa Konstituzioari Batzorde Gorenaren arabera, eta, beraz, ez da iritsi agiria bertan behera uzteko beharrezkoa zen %67ra.
Buruzagi sunitak iruzurra izan dela salatzen ari dira.
Iraken okupazioa