David Cameronek kontserbadoreen esku jar dezake Erresuma Batuko Gobernua gaur, historikoki Gordon Brown lehen ministroaren alderdiarenak izan diren hainbat barruti berreskuratuta, hamahiru urtean laboristen esku egon ondoren. Laboristen gotorlekuak izan direnak kontserbadoreen edo Nick Clegg alderdi liberal-demokrataren esku gera daitezke, Gordon Brown lehen ministroaren ospeak jasandako beherakadagatik eta krisi ekonomikoaren ondorioz. Dena den, gehiengo osoa lortzeko arazoak izango ditu Cameronek, inkesten arabera, eta Erresuma Batuko Legebiltzarrak 1974tik bizi ez duen egoera sor daiteke gaurko emaitzen ostean. Dena den, hamar boto emailetik lauk ez dute erabakiko botoa azken unera arte, eta horrek balantzak batera edo bestera mugi dezake. 22:00ak arte izango dute herritarrek botoa emateko aukera, eta ordubetera egingo dituzte poloitikariek lehen adierazpenak, Euskal Herriko gauerdian.
Erresuma Batuko hauteskundeek aspaldiko interesik handiena eragin dute herritarren artean, eta 2005eko Legebiltzarrerako bozetan izan zena baino askoz parte-hartze handiagoa izaten ari da oraingoetan. Dagoeneko eman dute botoa hiru alderdi nagusietako ordezkariek: Brownek, Cameronek eta Cleggek. 45 milioi pertsona deitu dituzte botoa ematera.
erresuma Batua
Kontserbadoreei aurre egiteko azkeneko saioa
Erresuma Batuko Parlamenturako hauteskundeak ari dira egiten gaur, eta David Cameronen Alderdi Kontserbadorea da faborito. Betidanik laboristenak izandako barrutiak gal ditzake Brownen alderdiak. =lHemen==http://www.berria.info/albisteak/40962/Legebiltzarraren_azken_osaera.htm=l legebiltzarraren azken osaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu