Artur Mas Generalitateko presidenteak 20.000 boluntario eskatu ditu azaroaren 9rako egindako deialdiari erantzuteko. Herenegun, 14:00etan ireki zuten izena emateko aukera Generalitatearen webgunean, eta, 24 orduren buruan, 11.696 boluntariok eman zuten izena. 48 ordutan 17.500dik gora dira.
Boluntario gisa ari daitezke 16 urtetik gorakoak, gutxieneko ikasketak dituztenak —lehen mailako ikasketa titulua—, eta egun horretan eta aurreko 24 orduetan sakelakoa erabilgarri izango dutenak. Mahaietan jardungo dute, parte hartzaileen erregistroa osatzen edo botoak zenbatzen, besteak beste.
ERCko hainbat kidek iragarri berri dute boluntario gisa ariko direla. Horien artean daude Oriol Junqueras, Marta Rovira, Josep Maria Terricabras eta Joan Tarda. Catalunya Radio irratian egin zuen bezala, Junquerasek hauteskunde plebiszitarioak aldarrikatu ditu Twitterren idatzitako mezuan:
Tot allò que ens pugui acostar a la independència ha de sortir bé. Per això #jasócvoluntari9N. I després, plebiscitàries per fer-la realitat
— Oriol Junqueras (@junqueras) October 18, 2014