Krisia Ukrainan, Legebiltzarrak eta Gobernuak Jushtxenko presidenteari aurre egitean

Parlamentua bertan behera utzi eta hauteskundeak aurreratu ditu bart dekretu bidez, baina legebiltzarkideek eta Viktor Janukovitx lehen ministroak ez dute erabakia onartu. Auzitegi Konstituzionalak iritzia eman arte lanean jarraituko dutela iragarri dute.

2007ko apirilaren 3a
12:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Krisi politikoa puri-purian da berriro Ukrainan: Legebiltzarra bertan behera utzi eta hauteskundeak aurreratzen dituen dekretua plazaratu du bart Viktor Jushtxenko presidenteak, eta legebiltzarkidegehienek eta Viktor Janukovitx lehen ministroaren gobernuak -Jushtxenkoren aurkari politiko nagusia da Janukovitx- ez dute onartu erabaki hori. Legebiltzarrak zein Gobernuak lanean jarraituko dutela iragarri dute, harik eta Auzitegi Konstituzionalak presidentearen erabakiari buruzko iritzia ematen duen arte. Izan ere, dekretua Konstituzioaren kontrakoa dela salatu dute.

Jushtxenkok aldiz, Janukovitxen eta hark gidatzen duen koalizioaren jarduna "demokraziaren kontrakoak" direla iritzita erabaki du Legebiltzarra eta Gobrernua desegitea. 2004ko Iraultza Laranjaren bidez abian jarritako "erreforma demokratikoak" bertan behera uzten ari direla salatu du Jushtxenkok, berari presidente gisa dituen botereak kendu nahi dizkiotela.

Jushtxenkok zein Janukovitxek kalean mobilizatzera deitu dituzte beren jarraitzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.