Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak kongresuari helarazi dio Kubak "terrorismoa" duela babestu ezta babestuko ere dioen agiria.
A great step forward for 21st century U.S.-#Cuba relations. President Obama recommends Cuba's removal from #SSOTpic.twitter.com/NF4jPrQMD9
— Leani Garcia (@LeaniGarcia) April 14, 2015
1982. urtetik dago Kuba AEBen zerrenda beltzean —ustez FARC gerrillako eta ETAko iheslariak nahiz AEBetako justizia saihestu nahi duten zenbait estatubatuar babesten dituelako—.
Kubak eta AEBek harremanak normaltzeko izan dituzten negoziazioetan hitzartu zuten enbaxadak irekitzea batak bestearenean, eta neurri hori ostiraletik larunbatera Panaman egingo den goi bileraren aurretik gauzatuko zutela ere iragarri zuten. Baina Habanak Washingtonen zerrenda beltzetik ateratzea ezinbestekotzat jo zuen enbaxadak zabaldu aurretik.