Kurduen alderdiek bloke bakarra osatu dute

2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Siriako Kurdistango bi indar nagusiek—PYD Batasuna eta Demokrazia alderdia eta Kurdistan Mendebaldeko Herriaren Parlamentua— bat egin dute, eta bloke bakarra osatu: Goi Batzorde Kurdua. Bi adarrek bat egiteko, Massoud Barzani Iraken menpeko Kurdistan autonomoko presidenteak bitartekaritza lana egin du. Hain zuzen, oposiziokoSNC Siriako Kontseilu Nazionaleko buruak Iraken menpeko Kurdistanera egin du bidaia, Barzanirekin biltzeko—atzo ziren elkartzekoak—. Abdelbasset Syda SNCko buruaren xedea da Barzanik Siriako kurduengan duen eragina erabiltzea horiek SNCrekin bat egin dezaten. Kurduak, ordea, mesfidati dira, Turkiak SNCrengan duen eraginagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.