Abdullah Gul Turkiako presidenteak elkarrizketara deitu du PKK Kurdistango Langileen alderdia: «Arazoak elkarrizketaren bidez amaitzeko aukera dago, eta bide hori erabiliko dugu». 688 preso kurduk 68 eguneko gose greba bertan behera utzi ondoren egin ditu adierazpen horiek Turkiako presidenteak. Gul «pozik» agertu da presoek erabaki hori hartu dutelako: «Tirabirak borroka politikoaren bidez konpon daitezke, eta ez dut uste gose greba bat borroka horren parte denik».
Beste agerraldi batean, Sadullah Ergin Turkiako Justizia ministroak ere esan du gobernuak ez duela baztertzen PKKrekin negoziatzea. Ministroak, hala ere, ez du jakinarazi bi aldeak noiz bildaitezkeen: «Lehen, beharrezko ikusi genuenean hitz egin genuen, horrela egingo dugu etorkizunean ere». Erginek gogorarazi du azken urteetan Oslon hainbat bilera egin dituela ezkutuanPKK-ko zuzendaritzarekin. Abdullah Gul Turkiako presidenteak ere elkarrizketara deitu du PKK: «Arazoak elkarrizketaren bidez amaitzeko aukera dago, eta bide hori erabiliko dugu».
Preso batzuk, erietxera
Preso kurduek irailaren 12an hasitako gose greba bertan behera utzi ondoren hitz egin du Ankarak. Protestaren bidez, presoek hainbat eskakizun egin dizkiote Turkiako Gobernuari: Abdullah Ocalan PKK-ko burua askatzea; jendaurrean kurdueraz hitz egiteko eskubidea errespetatzea; eta Turkiaren mendeko Kurdistango gatazka politikoa konpontzeko pausoak ematen hastea. Hain zuzen ere, Ocalanek eskatu die presoei baraualdia eteteko, protestaren helburuak bete direla iritzita
Gultan Kisanak, Bake eta Demokraziaren Alderdi kurduko buruzagiak, atzo goizean jakinarazi zuenez, 450 bat presok dagoeneko utzia zuten gose greba. Gainontzekoek, berriz, egun osoan zuten erabaki bera iragartzeko asmoa. Protesta amaitu duten hainbat preso erietxera eraman behar izan dituzte, tratamendu jaso dezaten.
Kurduen auzia konpontzeko, elkarrizketaren bidea zabalik utzi du Turkiak
Ocalan PKK-ko buruak eskatuta, 700 preso inguruk bertan behera utzi dute irailaren 12an hasitako gose greba
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu