Pazifikoko uretan gertatzen daLa Niña fenomenometeorologikoa,Afrikatik urrun, baina meteorologoen aburuz, mundu osoan igartzen dira fenomenoaren aztarnak. Igaro aste hauetan Afrikan gertatzen ari diren uholde handien atzean, esaterako, La Niña dagoela ondorioztatu dute Munduko Meteorologia Erakundeko --NBE Nazio Batuen Erakundearen barruan dihardu-- adituek. Uholdeek 18 herrialde erasan dituzte, gutxienez 270 lagun zendu dira horien ondorioz, eta 600.000 lagun etxerik gabe laga dituzte. Euriteen ondorioz, halaber, milioika lagunek elikagai urritasuna jasango dutela ondorioztatzen dute adituek. Uzta asko ito ditu urak.
Hamarkadak dira inork ez zuela horrelako eurite handirik gogoratzen. Herrialde kaltetuenen artean daude Ghana, Nigeria eta Sudan. «Euriteen aroa apur bat berandu hasi da aurten, baina abuztua eta iraila oso oso euritsuak izaten ari dira Afrikako mendebaldean», nabarmendu du Munduko Meteorologia Erakundeko aditu Omar Baddourrek.
La Niña-k Afrikako euriteetan duen eragina 1990ean hasi ziren aztertzen adituak, eta, aurten zantzu gehiago lortzen ari dira. Baina oraindik bada zer ikertua franko.Fenomeno meteorologikoak ez du maiztasun zehatzik, baina jazotzen denean, urte bi edo irauten du. Pazifikoko haize boladetan eragiten du, eta Peru eta Ekuador pareko itsas korronteak hozten dituenez, itsasoaren tenperatura hoztu egiten du. Nahiko ezaguna da fenomenoak Latinoamerikako kliman zer eragin izaten duen, baina mundu mailako eragina aztertzeko orduan ikertzaileek oraindik ere galdera ugari dituzte.
LAGUNTZA ESKARIA. Uholde hauek Afrikako herrialde askotako egoeraren gordina larriagotu egingo dute, eta, ondorioz, Munduko Elikagaien Programak laguntza eskari apartekoa egin die mundu osoko herrialdeei. «Gure aurreikuspenen arabera, egoerak okerrera egingo du», ohartarazi du NBEko Giza Laguntzarako Koordinaziorako Bulegoko kide Elizabeth Byrsek. Uholdeen ondorioz etxeak galdu dituzten pertsonen premiak asetzeko ahaleginetan ari dira orain. Aurki, elikagaiak lortzea izango da jomuga. Soilik Ugandan 1,7 milioi lagun premia gorrian daudela esan dute. Bestela ere, bertako gatazka armatuaren ondorioz, egoera oso larria da bertan.
Halako hondamendiak saihesteko, herrialde behartsuetan iragarpen meteorologikoak doitzeko eskatu dute hainbat adituk.
'La Niña'-rekin lotu dituzte NBEko adituek Afrika erdialdeko uholde handiak
Afrikako 17 herrialdetan eurite gogorrak izan dituzte, eta azken egunetan 270 bat lagun hil dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu