Laboristek irabazi dituzte Australiako hauteskundeak

2022ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
CANBERRA. Alderdi Laboristak irabazi ditu atzo Australian egin zituzten hauteskundeak. Botoen %67 zenbatuta eta hamalau aulki zeudelarik banatzeko, laboristek 72 diputatu izango dituzte Ordezkarien Ganberan —gehiengo osoa 76 da—, eta Koalizio Liberal/Nazionalak, 50. Hortaz, hamarkada bateanlehenengo aldiz, Alderdi Laborista agintera itzuliko da, eta Anthony Albanese izango da Ozeaniako herrialdeko lehen ministroa; aldiz, oraindik argitzeko dago haren alderdiak gehiengo osoa lortuko duen.

Laboristen garaipenaren berri izan ondoren, Scott Morrison jarduneko gobernuburuak jakinarazi zuen Alderdi Liberalaren buruzagitza utziko duela: «Badakit zer astinaldi jasaten ari den gure nazioa. Eta uste dut gure nazioarentzat garrantzitsua dela sendatzea eta aurrera egitea». Albanesek, berriz, klima larrialdian jarri zuen arreta garaipena ospatzeko hitzaldian: «Gai izango gara klima gerra hauek amaitzeko, eta Australia energia berriztagarrien superbotere bat bilakatzeko».

Oposizioko alderdien artean, ekologistek izan dute gorakadarik handiena; behin-behineko emaitzen arabera, Berdeek hiru eta lau diputatu artean irabazi dituzte —bakarra izan dute 2010etik hona—. Hautagai independenteek ere gora egin dute, eta gutxienez bederatzi izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.