Atzo iluntzeko 20:00etatik 850 etorkin iritsi dira Italiako Lampedusara uhartera. Afrika iparraldetik azken asteetan areagotu egin da Europara joan nahi dutenen kopurua, eta Italiako Gobernua iristen direnak beste probintzietara eramaten hasi da.
Zehazki, 6.200 etorkin banatu ditu Gobernuak Italian. Silvio Berlusconi lehen ministroa Tunisiara joan zen atzo Beji Kaid Essebsi lehen ministroarekin bildu eta bi herrialdeen artean migrazioari konponbide bat bilatzeko. Etorkinak euren herrialdetara itzultzeko akordio bat lortzeko esperantza duela azaldu du Berlusconik.