Langile boluntario hegoafrikar bat hil dute Afganistanen

2008ko urriaren 20a
15:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Borondatezko langile bat hil dute gaur Afaganistanen, Kabul hiriburuan. Zemarai Bashari Barne ministroaren arabera, hildakoa -emakume hegoafrikarra- ezinduekin lan egiten duen GKE batera lanera zihoan eta moto batean zihoazen bi gizonek tirokatu egin dute. Poliziak operazioa hasi du hilketaren erantzuleak aurkitzeko.

Talibanek bere gain hartu dute atentatua. Euren webgunean azaldu dutenez, "kristautasuna Afganistanen zabaltzeagatik" hil dute emakume. Gaineratu dutenez, "aspalditik" ari ziren emakumea jarraitzen. Ez da Afaganistanen boluntarioen aurka egin duten erasoa. Azkeneko kasua aurtengo abuztuan izan da, borondatezko hiru langile eta euren gidaria hil zituztenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.