mundua

Lau anai-arreba hil dituzte Brasilen, tiroz

2010eko urtarrilaren 30a
23:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Lau anai-arreba hil dituzte bart tiroz Brasilen, Lagoinha herrian, etxean zirela. 17 urteko neska eta 16 eta 25 urteko hiru mutil dira hildakoak.

Sao Paulotik berrehunen bat kilometro ipar-ekialdera dago Lagoinha, eta goizeko ordubi eta erdiak aldera izan da erasoa, Polizia Militarrak esan duenez. Haietatik hiru etxean bertan zendu dira, beste bat osasun zentro batean.

Poliziak jakinarazi du laurek polizia aurrekariak zituztela, eta horietako bat kartzelan egona zela droga trafikoa egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.