irak

Lau eraso egin dituzte Iraken; gutxienez 21 lagun hil eta 26 zauritu dituzte

Gutxienez 14 hildako eta 26 eritu izan dira Irakeko Hueja herrian, Irakeko erresistentziak bonba-autoz egindako hiru eraso ezberdinetan. Bestalde, =i Al Sharquija =i telebistak jakitera eman duenez, Irak mendebaldean gutxienez zazpi irakiar hil dira soldadu estatubatuarrek egindako airezko bonbardaketa batean.

2005eko ekainaren 7a
14:33
Entzun
Irakeko polizia iturriek adierazi dutenez, lau soldadu eta bi zibil hil eta dozena bat lagun zauritu dira bonba-autoz egindako hiru erasoetan. Baina Kirkuk eta Huejako (Irak) erietxeek adierazi dutenez, erietxera gutxienez 14 gorpu eta 26 zauritu eraman dituzte.

Hiru erasoak ia une berean gertatu dira; zortzi minutuko denbora tartean egin dituzte. Eraso honen helburua, Irakeko segurtasun indarren hiru kontrol gune izan dira.

Irak mendebaldean estatubatuarren erasoa

Rawan (Irak) berriz, soldadu estatubatuarrek egindako airezko bonbardaketan, gutxienez zazpi irakiar hil dira.Irakiar telebistak jakitera eman duenez, erasoa gaur goizean gertatu da eta hiru etxebizitza eta lantegi bat suntsitu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.