Mundua

Lau lagun hil dituzte Libanon, bonba-autoa lehertarazita

Tripolin egin dute atentatua, gaur, armadaren postu baten ondoan.

2008ko irailaren 29a
10:04
Entzun 00:00:0000:00:00
Gutxienez lau lagun hil dituzte gaur goizean Libanon, bonba-auto bat eztandarazita. Beste 30 pertsona baino gehiago zaurituta daude.

Tripoli hirian egin dute atentatua, armadaren postu baten ondoan. Militarrak zeramatzan autobus batetik gertu zegoen bonba-autoa. Tripoli-Biblos ibilbidea egitera zihoan.

Tripolin aurreko atentatu handia abuztuaren 13an izan zen: 11 hildako, 54 zauritu. Zendu zirenean artean, bederatzi militar zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.