mundua

Lau palestinar hil ditu Israelgo Armadak

Goizean tiroketa izan du miliziano palestinarrekin. Bart arratsean, berriz, Gaza bonbardatu du.

2010eko apirilaren 13a
13:41
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gutxienez lau palestinar hil ditu gaur goizean Israelgo Armadak. Haaretz egunkariak dioenez, hildakoak milizianoak ziren eta tiroketa izan dute Israelgo soldaduekin. Israelek bart arratsean Gaza bonbardatu ondoren gertatu da tiroketa. Israelgo hedabideen arabera, Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimendua izan du helburu arratseko erasoak.



Goizeko tiroketari dagokionez, berriz, Israelgo Armadak erran du miliziano palestinarren erasoa gibelera botatzea lortu dutela, eta ez dela soldadurik zauritu bertan. Bertzalde, Yihad Islamikoak adierazi du bere milizianoetako batzuek tiroketan parte hartu dutela.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA