Ekialde hurbila

Lau palestinar hil, tartean haur bat, eta hogeitamar atxilotu ditu Israelgo armadak Ramalan

Israelgo armada operazio zabala egiten ari da Palestinako Ramala hirian, eta lau palestinar hiltzeaz gain, tartean bederatzi urteko haur bat, beste hogeitamar atxilotu ditu. Sarekada hau Ginebran Palestinako eta Israelgo bakezaleak egiten ari diren bake ekimen ez ofizial batekin batera etorri da. Sarekada honen helburua Hamas erakundeko kideak atxilotzea dela nabarmendu dute Israelgo iturri militarrek.

2003ko abenduaren 1a
16:44
Entzun
Al Amari errefuxiatu gunean hil dituzte lehen bi palestinarrak, Israelgo armadarekin izandako tiroketa batean, eta hirugarrena Riad hirian. Israelgo armadaren iturriek diotenez, granada bat jaurti die palestinarrak militarrei etxe batetik. Tiroketa horretan bederatzi urteko haur bat ere hil dute.

Bestetik, Israelgo armadako zerbitzu sekretuetako kideak etxez etxe sarekada handia egiten ari dira Ramala hirian, eta helburua Hamas erakundeko kideak atxilotzea dela nabarmendu dute. Atxilotuen artean Gasan Abasi eskualde horretako Hamaseko burua dagoela nabarmendu dute, eta horrez gain, leherkariak prestatzeko laborategi bat.

Israelgo irrati publikoak zabaldu duenez, sarekada hau aspaldiko hilabeteetan ari zen prestatzen Israelgo armada, eta su-etena iritsi aurretik egitekoa zela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.