• Benetako IRA. IRAren zatiketatik sortua, 1997an, eta Ostiral Santuko Akordioaren aurkakoa. 1998ko abuztuan Omaghen bonba-auto baten leherketaren erantzukizuna bere gain hartu zuen. 29 lagun hil ziren atentatuan.
• RAAD Drogaren Aurkako Ekintza Errepublikanoa. IRAk bere jardunaren etena jakinarazi zuenean sortua, 2006an. Ustezko droga trafikatzaileen aurkako erasoak egiten ditu, eta bere ekintzak Derry inguruan egin ditu batik bat.
• Oglaigh na hEireann.Hainbat talde disidentek erabilitako izena da. Irlandako soldaduak esan nahi du. IRAren adarrek ere erabili izan dute izen hori.
• Jarraipeneko IRA. IRAren zatiketatik sortu zen, 1986an, baina 1994ko su-etenaren ondoren ekin zion borroka armatuari.Sinn Feinek parlamentuan ordezkaritza izatearen aurka dago. Ez du gainerako disidenteekin bat egin.
Lau taldeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu