Finean, errezeloz hartu du Haniak laukotearen erabakia. Izan ere, hiru baldintza ezarri dizkio laukoteak PANen menpeko165.000 funtzionarioen soldatak ordaintzeko dirua jasotzearen truke: batetik, Israelgo Estatua onartzea; bestetik, Hamasen adar armatu Azedin al Kasem batailoiak desarmatzea; eta, hirugarrenez, 1993ko Osloko Hitzarmenak betetzea. Gainera, laukoteak dirua ez lioke Hania lehen ministroaren Gobernuari emango, baizik eta PANeko presidente eta Al Fatako buruzagi Mahmud Abbasi. Haniak eta Abbasek agiriko enfrentamenduak dituzte elkarren artean.
Horren guztiarne ondorioz, Haniak eta haren Gobernuak susmo txarrez hartu dute Laukotearen eskaintza.
Ekialde Hurbila