Mundua

Le Pen ez da 2012an Frantziako presidentegai izango

Eskuin muturreko buruzagiak bi urte barru utziko dio Fronte Nazionaleko lehendakari izateari. 80 urte ditu. 2002an herrialdeko presidente izateko hauteskundeetan bigarren itzulira heldu da.

2008ko irailaren 11
18:22
Entzun
Jean Marie Le Pen Fronte Nazionaleko (FN) buruzagiak gaur jakinarazi du 2012ko Frantziako hauteskundeetan ez dela presidentegai izango.

80 urte dauzka eskuin muturreko kideak, eta 2010era arte alderdiko buru izaten segituko duela adierazi dio Valeurs Actuelles astekariari.

2002an Frantziako Presidentziarako bozetan bigarren itzulira iristea lortu zuen. Jacques Chirac eskuindarra izan zuen arerio azken bozketa erabakigarrian, eta galdu egin zuen Le Penek. 2007an, ordea, botoen %4,29 baino ez zituen eskuratu lehen itzulian, azkeneko hogei urteetako emaitzarik okerrena; horrek arazo ekonomiko handiak sortu dizkio alderdiari.

Le Penek Marina bere alabaren alde egin du FNko buru izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.