mundua

Lech eta Maria Kaczynskiren hilkaperak ikusgai paratu dituzte Varsovian

Igandean eginen dute Poloniako presidentearen eta haren emaztearen hileta. Biak hegazkin istripuan hil ziren joan den larunbatean, Errusian, bertze 94 bidaiarirekin batera, Poloniako Estatuko goi-kargudunak anitz.

2010eko apirilaren 13a
15:48
Entzun
Lech Kaczynskiren eta haren emazte Maria Kaczynskiren hilkaperak eguerdian paratu dituzte ikusgai, Varsoviako Presidentearen Jauregian. Milaka lagun hurbildu dira harat, Poloniako presidenteari eta haren emazteari agurra ematera. Emakumearen gorpua gaur bertan eraman dute Poloniara.

Ezkontideen hileta heldu den igandean eginen dute, Jacek Sasin presidentearen bozeramaileak gaur jakinarazi duenez. Era berean, larunbatean eginen dute istripuan hildako guziei eskainitako omenaldi ofiziala.

Lech eta Maria Kaczynski joan den larunbatean hil ziren Smolensken (Errusia) izandako hegazkin istripuan. Guztira 96 bidaiari zihoazen hegazkinean, eta 1940an sobietarrek Katinen (Errusia) hildako 22.000 militar poloniarren omenezko ekitaldira zihoazen. Hildakoen artean zeuden Poloniako Estatuko goi-kargudun anitz -Armadako buruak, Banku Zentraleko presidentea, presidentearen kantzelaritzako burua, Segurtasun Nazionalerako burua- eta Katingo sarraskian hildakoen hainbat senitarteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.