HELBURUA
• Defizita murriztea. 2013an BPGaren %3aren pareko defizit publikoa izatea. Iaz BPGaren %9,1en parekoa zuen.
NEURRIAK
• Zergak. PFEZan eta sozietate zergan kenkariak ezabatuko ditu eta gizarte laguntzei PFEZa ezarriko die. BEZa eta beste zerga batzuk igoko ditu (tabakoa, autoak...), diru gehiago biltzeko.
• Iruzurra. Zerga iruzurraren kontrako ekimenekin 175 milioi azaleratu beharko ditu.
• Zerbitzuak. Hezkuntzan 195 milioiko eta osasunean 550 milioiko murrizketak egingo ditu.
• Funtzionarioak. Kopurua %1 murriztu beharko du urtero.
• Pentsioak. 1.500 eurotik gorakoak murriztu beharko ditu.
• Kaleratzeak. Lan egindako urte bakoitzeko 20 egunera murriztu beharko du kalte ordaina, 12 hilabeteko mugarekin.
• Langabezia saria. Asko jota 18 hilabetez kobratu ahal izan da. Gehienezko ordaina %16,6 jaitsiko du, 1.048,05 eurora.
Legealdi gogorra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu