EKIALDE HURBILEKO GATAZKA. PALESTINAKO HAUTESKUNDEAK. PALESTINAKO PRESIDENTETZARAKO BOZAK

Legebiltzarrerako bozak, heldu den uztailean

2005eko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Palestinako Aginte Nazionaleko behin-behineko presidente Rauhi Fatuk atzo jakitera eman zuenez, Palestinako Legebiltzarrerako bozak heldu den uztailaren 17an egingo dituzte. Horiek datorren maiatzean ziren egitekoak, baina Fatuk esan zuenez, unibertsitate ikasle palestinarren azterketak ez oztopatzearren atzeratu dute data. 1996an egin ziren azken aldiz Legebiltzarrerako hauteskundeak. Dekretua PANeko presidente berria hautatu baino egun bat lehenago kaleratu dute. Legebiltzarreko bozekin batera egingo ez zirelako protestan, Hamasek gaurko presidentetzarako bozak boikotatzeko eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.