Taro Aso Japoniako lehen ministroak hauteskundeak aurreratu ditu, gobernuko kideek balekoa eman ostean. Dagoeneko desegin dute Legebiltzarra eta, hain zuzen, abuztuaren 30ean egingo dituzte bozak, 480 parlamentari aukeratzeko.
Japonian 50 urte baino gehiago daramatza boterean Alderdi Demokratiko Liberalak, eta inkestek diote hurrengo hauteskundeetan galdu egin dezakeela. Alderdi Demokratikoa da haren aurkari nagusia.
Krisi ekonomikoak Japoniari ere jo dio, eta gobernua egoerari ezin buelta emanda dabil.
Aso iazko irailean iritsi zen lehen ministro kargura. 68 urte ditu.
mundua
Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratu dituzte Japonian
Abuztuaren 30ean egingo dituzte bozak. Desegin du Parlamentua Taro Aso lehen ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu