Indar txikiko lehergailu batek eztanda egin du bart Korsikan polizia-etxe batean. Irlaren iparraldean gertatu da erasoa, Montesoron. Ez da zauriturik izan, eta leherketak eraikina belztu eta argindarreko postu bat kaltetu ditu.
Oraindik ez du inork bere gain hartu atentatua.
Bihar iritsiko da Nicolas Sarkozy UMPko burua Konsikara Frantziako Presidentetzarako hauteskundeetako kanpainan parte hartzera.
MUNDUA