Autobus geltoki batean gertatu da atentatua. Gizonezko bat saiatu da gorputzera lotua zeraman lehergailua zartatzen. Leherketak izu momentuak eragin ditu, eta lasterka atera da inguruan zegoen jendea, lekukoen arabera.
Poliziak eta larrialdi zerbitzuak aurki gerturatu dira, eta inguruetako kaleak itxi eta hustu dituzte. Azken berrien arabera, lau pertsona zauritu dira leherketan, baina inor ez dago larri —atxiloturikoa litzateke horietako bat—.
Gizonezko "susmagarri" bat atzeman dute poliziek gertakariak izaniko lekuan. Zauritua zegoen, eta preso hartu dute leherketaren ondoan. Manhattaneko metroan atzeman dute.
Orain hilabete eta erdi gertatu zen azkeneko atentatua AEBetan. Furgoneta bat oinezkoen eta bizikleten bide batera sartu zen, eta zortzi pertsona hil eta hamabi zauritu zituen. 29 urteko gizon bat atxilotu zuten orduan. Estatu Islamikoak hartu zuen bere gain.