LEHERKETA BATEAN 16 LAGUN HIL DIRA

2009ko uztailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lekukoek tren bateko bagoi bat gasa zeriola ikusi zuten. Gas lainoa inguruko etxeetaraino ailegatu eta orduan gertatu zen eztanda. Viareggio herrian, Italiako iparraldean, gertatu zen ezbeharra, atzo. Eta Babes zibilak adierazi duenez, hamasei lagun hil dira eta hamalau ospitalera eraman dituzte, zaurituta. Dena dela, hildakoak gehiago ere izan litezke, lerro hauek idazterakoan bost pertsonen bila jarraitzen baitzuten. Irudian suhiltzailek ageri dira, hondakinen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.