frantzia

Leku publikoetan burka erabiltzea debekatzeko lege egitasmoa aurkeztuko du urtarrilean Sarkozyren alderdiak

2009ko abenduaren 23a
17:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Urtarrilean burka leku publikoetan eramatea debekatzeko lege egitasmoa aurkeztuko duela iragarri du Nicolas Sarkozy Frantziako Errepublikako presidentearen UMP alderdiak. Aurpegi osoa estaltzen duen zapia debekatzeko lege proposamena legebiltzarreko batzordeak mota horretako jantziak erabiltzea arautu aurretik aurkeztea nahi dutela adierazi dute.

Lege egitasmo horren arabera, leku publikoetan ezingo da aurpegi osoa estalita eraman, ihauteriko jaietan salbu. Frantzian burkarentzat lekurik ez dagoela behin baino gehiagotan nabarmendu du Sarkozyk.

2004ean emakume musulmanei beloa erabiltzea debekatzen dien legea jarri zuten indarrean Frantzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.