Ekialdi Hurbila

Libano Armadako 10.000 soldadu bidali ditu hegoaldeko eremu gatazkatasura

NBEaren ebazpena betez, Libanoko Armadak jadanik 10.000 soldadu zabaldu ditu hegoaldeko lurretan. Hurrengo egunetan areagotu egingo dute eremu horretako soldadu kopurua, baina motelago. Izan ere, Israelek ez du alde egiten Libanoren aurkako erasoaldian mendean hartu zituen gune batzuetatik. Gainera, NBEko =i kasko urdinak=i iritsi arte, Israelek ez du onartzen muga Libanoko Armadak zaintzerik.

2006ko abuztuaren 22a
17:07
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak onartu zuen ebazpenaren arabera,bere agindupeko kasko urdinek eta Libanoko Armadak zainduko dituzte hegoaldeko lur gatazkatasuak. Erabaki horren bidez lortu zuten Israelgo Armadak eta Hezbola gerrillak su-etena ematea.

Agindu hori betez, Libanok dagoeneko 10.000 soldadu bidali ditu hegoaldera, eta, guztira, 15.000 inguru bidaltzeko asmoa dauka. Hedatzea osorik egiteko arazoak dauzka, ordea: batetik, Israelgo Armada ez da erretiratu erasoaldian mendean hartu zituen gune batzuetatik. Bestetik, NBEren indarrak zabaldu arte Israel ez dago prest mugaren zaintza Libanoko Armadaren esku uzteko.

Italiaren kezkak

Eta NBEko indarren osaketa eta zabaltzea uste baino gehiago ari da atzeratzen. Mendebaldeko herrialdeak eragozpen handiak jartzen ari dira beren soldaduak bidaltzeko, oraindik gatazka gori-gori dagoela ikusten baitute.

Ildo horretatik, NBEren indarren gidaritza hartu behar duen Italiak berak gaur jakinarazi du Israelek erasoekin segitzen duen bitartean ez dituztela tropak bidaliko: “Israelek tiroketekin jarraitzen badu ez ditugu soldaduak bidaliko", esan du Maximo D'Alema Atzerri ministroak. Oraingo honetan Israelen ahalegin berritzaile bat espero dugu, beti ere, su-etena errespeta dezan”.

Bien bitartean, Romano Prodi Italiako presidentea atzo Kofi Annanekin bildu zen. Bertan Prodik esan zuenez “nazioarteko bake indarren gidaria izateko prest dago Italia, hala ere, oraindik ez dakigu Libanora bidaliko ditugun tropen kopurua”. 2.000 eta 3.000 artekoa izango dela espero da. Izan ere, NBEko ordezkari nagusiak asteburu honetan erabakiko ditu Italiak Libanon izango dituen betebeharrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.