LBC Libanoko telebistak dagoeneko eman ditu Libanoko Armada Litani ibaiaren hegoaldeko herrietan sartzen erakusten duten irudiak. Guztira 15.000 soldadu bidaltzea erabaki zuen atzo Beiruteko Gobernuak, baina lehen epean 2.000 izango dira Hezbola gerrilla xiita nagusi den lurretan sartuko diren soldaduak. Libanoko Armadak NBEren tropen laguntza izango du etorkizunean milizianoen eta Israelgo Armadaren arteko enfrentamenduak oztopatzeko lanean.
Libanoko Armadak Litani gainean behin-behineko zenbait zubi eraiki behar izan dituzte hegoaldeko herrietarairisteko, gerrak iraun duen bitartean Israelek sarbide guztiak suntsitu baitzituen.
Ekialde Hurbila