NBE Nazio Batuen Erakundeak proposatutako ebazpenarekin ados ez daudelako erabaki du Israelek Libanoren kontrako erasoak gogortzea. Antza denez, NBE su-eten eskaintza prestatzen ari da. Amir Peretz Israelgo Defentsa ministroarekin bildu ondoren eman du Olmertek operazioa zabaltzeko agindua. Israelgo telebista kate batek adierazi duenez, “lurreko erasoa” abian dago, baina bide diplomatikoak ez dituztela baztertu gaineratu du. Israelgo Gobernuaren helburua Hezbolak koheteak jaurtitzen dituen lekuak suntsitzea da.
NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpen baten zain
Libanoko Gobernuak ez du begi onez ikusten, Frantziak eta AEBek proposatzen duten akordioa, batez ere berehalako su-etena eskatzen ez duelako eta Israelgo Armadaren erretiratzeari buruz ezer esaten ez duelako. Gaur, NBEko Segurtasun Kontseiluak ebazpen berri bat bozkatu dezake, Frantziak eta AEBek desadostasunak gainditzen baditutze.
NBEko Washingtongo eta Parisko ordezkariak bilduta daude ez baitira bat etortzen su-eten bat lortu eta gero, Israelgo armada Libano hegoaldetik erretiratzeko egutegiaren eta baldintzen inguruan. Antza denez, desadostasunak alde batera utzi eta NBEak Segurtasun Kontseiluak bozkatuko duen testua osatu dezakete gaur Segurtasun Kontseiluko beste hiru kide iraukorrekin (Erresuma Batua, Errusia eta Txina) bildu ostean. Errusirentzat baina, ia ezinezkoa da ebazpen hori gaur edo bihar bozkatzea. Horregatik 72 orduko su-eten humanitarioa eskatzen duen zirriborroa proposatu du.
Reuters albiste agentziak aipatzen dituen Libanoko iturrien arabera, zirriborro berri horrek Israelgo Armada Libanoko hegoaldetik "progresiboki" erretiratzea proposatuko luke. Gaineta, akordio horren arabera, Israelgo Armadako soldaduak erretiratzen diren bitartean, "Libanoko Armada hedatuko litzateke nazioarteko indarrek babestuta". Diplomaziako iturriek gaineratu dute, agiriak Israelgo mugatik 20 kilometrotara dagoen Litani ibaiaren iparraldea uzteko exijituko lioke Hezbola milizia xiitari.
Azpiegituren aurkako bonbardaketa
Gutxienez 12 pertsona hil dira gaur Siriako mugatik gertu dagoen Libanoko Akar eskualdean. Israelgo Armadak Haizako zubia bonbardatu du eta 12 pertsona hil eta zortzi zauritu ditu. Polizia iturrien arabera, Israelgo Armadak hainbat jaurtigai bota ditu zubiaren aurka eta guztiz txikituta geratu da.
Gauean Libanako hainbat gune bonbardatu dituzte Israelgo Armdako hegazkinek, iparraldetik hasi eta hegoaldearaino. Duela is 30 egun hasi zen erasoaldia eta orduz geroztik etengabe bonbardatu du Libano Israelgo Armadak. Bereziki Beirut, erasoa hasi zenetik ia egunero bonbardatu dute hiriburua eta ehunka etxebizitza eta azpiegitura suntsitu dituzte bertan.
ekialde hurbila
Libanon erasoak zabaltzeko agindua eman du Olmertek
Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak Libanon operazio militarra abian jartzeko abisua eman du. Israelgo Gobernuak duela bi egun hartu zuen erasoak hedatzeko erabakia eta geroztik bide diplomatikoen zain egon direla adierazi du Defentsa Ministerioak. NBE prestatzen ari den ebazpenarekin ados ez dagoelako ekin dio erasoari Israelek. Bien bitartean, Libano etengabe bonbardatzen ari da Israelgo Armada eta gutxienez 12 lagun hil ditu zubi baten aurkako erasoan. Hezbolak, bestalde, gutxienez hiru =ikatyusha=i kohete jaurti ditu Israelgo Naharia hiriaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu