Gatazka gogortzearekin batera, milaka eta milaka herritarrek Siriatik ihes egitea erabaki dute. NBGAI Iheslarientzako Nazio Batuetako goi arduradunak eta Ilargi Gorriak jakinarazi dutenez, azken bi egunetan 30.000 herritarrek zeharkatu dute Siriaren eta Libanoren arteko muga, babes bila.
Jordanian, Libanon, Iraken eta Turkian Siriatik ihes eginiko 120.000 errefuxiatu daudela esan du NBGAIk, eta herrialdean bertan milioi bat lagun lekualdatu direla borroketatik ihesi iazko martxoan Baxar al-Assad presidentearen aurkako protestak hasi zituztenetik. Irakeko errefuxiatuei buruz kezka berezia agertu du NBGAIk. 88.000 errefuxiatu irakiar daude Sirian, baina horietako askok itzultzea erabaki dutela dio NBEren erakundeak.
Libanora joan dira ihesi 30.000 siriar inguru azken bi egunetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu