Liberal demokratek gora egin dute Erresuma Batuan
LONDRES. Erresuma Batuko hautagaien arteko lehen telebista debatean, Nick Clegg liberal demokrata atera da garaile; Gordon Brown lehen ministro laboristaren eta David Cameron kontserbadorean arteko buruz buruko lehia hausten jakin zuen Cleggek herenegun. Hala, inkesten arabera, horrek egindako diskurtsoari esker, liberal demokraten aldeko sostengua hamalau puntu igo da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu