Nazioartea
Libiak ez duela suntsipen handiko armarik esan du Gaddafik
Muamar el Gaddafi Libiako presidenteak AEBetako CNN telebista katean adierazi duenez, Libiak ez dauka suntsipen handiko armarik eta hala baieztatuko dute nazioarteko begiraleek. "Ez dugu horrelakorik", azpimarratu du Gaddafik. Hori dela eta, arma nuklearrak ez zabaltzeko protokoloa sinatzearen alde dagoela nabarmendu du Libiako presidenteak, eta horren arabera, begiraleek libiarren armategi guztiak ikuskatzeko aukera izango dute.
Gaddafik adierazi duenez, suntsipan handiko arma horiek "bake ekimenetarako" erabiliko lituzkete, baina hala ere "suntsitzearen alde egin dute". Libiako presidenteak azken boladan zabaldu diren hainbat informazioa gezurtatu ditu, Libiak suntsipen handiko armarik ez duela baieztatzen dutenak. "Gure aurkako propaganda gaizto horrekin amaitu behar dugu", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu