Libiako erregimenak dio Zauija hiritik bidali dituela matxinoak

Herrialdearen mendebaldean erasoak gogortu dituzte erreboltariek; ekialdean, Bregari eraso egin diote

Erredakzioa
2011ko ekainaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Muammar Gaddafiren erregimena nagusi da Libiako mendebaldean, baina azken aldian matxinoen erasoak gogortu egin dira. Zauija hirian, Tripolitik Tunisiarako bidean, ehun soldadu inguru hil zituzten borroketan, baina erregimenak dio hiria kontrolpean duela. Libiako armadarekin atzo Zauijan sartu ziren kazetarien arabera, erregimenaren bandera berdea dago hiriko erdigunean.

Ekialdean, berriz, matxinoak Ajdabija hiritik Brega herria hartzen saiatu ziren —hor dago bi aldeen muga—, baina erregimeneko indarrek gibelera bota zituzten. Lau erreboltari hil ziren borroketan, matxinoek jakinarazi dutenez.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.