Libiako matxinoek hiri bat hartu dute herrialdearen mendebaldean

Joan den igandetik izan diren borroketan 39 matxino hil dituzte Muammar Gaddafiren aldeko indarrek

Erredakzioa
2011ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken asteetan Libiako matxinoak indarberritu egin dira. Mendebaldean, erregimenak setiatutako Misrata hiriaz landa, bertze hainbat tokitan hasi dira berriro borrokak, eta horietako batean, Kikla hirian —Tripolitik 150 kilometrora—, Muammar Gaddafiren aldeko indarrak bidaltzea lortu dute. Az Zintanen, berriz, azken egunetan 11 miliziano hil dira, Al Jazeeraren arabera.

Ekialdean, Brega herria dute jomuga —hor dago bi aldeen arteko muga—. Matxinoek jakinarazitakoaren arabera, igandean NATOk sei miliziano hil zituen Gaddafiren aldekoak zirelakoan, eta astelehenean, 22 gehiago hil ziren erregimeneko indarren segada batean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.