MUNDUA

Libiako Olinpiar Batzordeko presidentea bahitu dute, Tripolin

Berria.info
2012ko uztailaren 16a
10:34
Entzun

Nabil al Alem Libiako Olinpiar Batzordeko presidentea bahitu dute bart, Tripolin. Haren anaiak jakinarazi duenez, bahiketaren unean beste lagun batekin zihoan. Salah al Alem-en hitzetan, Libiako Olinpiar Batzordeko presidentea bahitu duenak zerbaitetarako erabili nahi du. 

Libiak Londresko Joko Olinpikoetako bost kiroletan parte hartuko du; igeriketan, borrokan eta taekwondon, besteak beste. 

Al Alem Libiako Futbol Elkarteko zuzendaritzaren kideetako bat da. Muammar al Gaddafiren dktadura indarrean zegoela izendatu zuten, eta matxinada ondoren karguari eustea lortu zuen. Gainera, Al Alem Gaddafiren semearen —Olinpiar Batzordeko aurreko presidentea— laguna zen. Baina diktadorearen aurkako matxinadak hasi zirenean, errebeldeen alde borrokatu zen. 



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.