Mundua

Libre utzi dituzte Somalian bahitu zituzten bi lagunak

Abenduaren 26an bahitu zituzten espainiar bat eta argentinar bat.

2008ko urtarrilaren 2a
16:55
Entzun
Somalian bahituta zituzten Mugarik Gabeko Medikuen elkarteko bi emakumezkoak libre utzi dituzte gaur. Haietako bat espainiarra da (Mercedes Garcia) eta bestea argentinarra (Pilar Bauza), eta abenduaren 26an bahitu zituzten. Biak ondo daude osasun aldetik.

Abdisamad Yusuf Mohamed Somaliako Gobernuaren Komertzio ministroak baieztatu du albistea.

Bahitzaileek 250.000 dolar eskatu zituzten biak aske uzteagatik, baina ez da argitu diru hori jaso duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.