NEW YORK. Administrazio publikoan emakumeek duten presentziari buruzko ikerketa bat aurkeztu zuen atzo NBGP Nazio Batuen Garapen Programak, Pittsburgheko Unibertsitatearekin (AEB) elkarlanean. Lanean bildutako datuen arabera, estatuetako administrazio postuen %46 daude emakumeen esku, baina soilik %31 dira botere postuak, eta are gutxiago goi karguei dagozkienak: %20.
Ikerketak ondorioztatu du indarrean daudela emakumeei botere postuak eskuratzea oztopatzen dieten eragozpen «iraunkorrak». Gaineratu dutenez, emakumeak erabakigune «kritikoetatik» besteak beste, COVID-19aren pandemiaren kudeaketatik aldetzeak kalte egingo dio berreskuratze «inklusibo» bat lortzeko xedeari.
Lidergo postuen %30 daude emakumeen esku
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu