Israelgo lehen ministroaren plan hori oso urrun dago PAN Palestinako Aginte Nazionalarekin, nazioarteko bitartekaritzaren laguntzaz, hitzartutako Errepide Mapa izeneko bake planetik. Hala ere, George Bushen AEBetako Gobernuaren babesa jaso du.
Likudeko kideen gehiengoa egitasmoaren kontra agertu den arren, eta koalizio hori Israelgo alderdi nagusia dela onartuagatik, "Israel Likudek ordezkatzen duena baino zabalagoa" dela esan du gaur Yosef Lapid Justizia ministroak, eta, ondorioz, Sharonen Gobernuak egitasmoarekin aurrera segituko duela hori delako israeldarrak palestinarren indarkeriatik babesteko bide egokiena. Sharonek bereak ez du adierazpenik egin; hain zuzen ere, bere ingurukoei utzi die ez duela dimititzeko asmorik eta planarekin aurrera segitzekotan dela jakinarazteko ardura.
PAN Palestinako Aginte Nazionalak, berriz, Errepide Mapara itzul dadila eskatu dio.
Ekialde Hurbila