munDUA

Lisboako Itunaren erreferendumean baietzak irabazi du Irlandan

Atzo egin zuten bigarren erreferendum hori eta herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez, %67,1eko babesa jaso du. Iaz ezezkoa gailendu zen.

2009ko urriaren 3a
21:56
Entzun
Irlandan Lisboako Itunari buruzko bigarren erreferenduma egin zuten atzo eta gaur Brian Cowen herrialdeko lehen ministroak ofizial egin duenez, ituna berrestearen alde bozkatu dute %67,1eko babesarekin. Parte-hartzea %48koa izan da.

Cowenen iritziz, baiezko horrek "Europa justuago eta indartsuagoa eraikitzen lagunduko du". Hala ere, Europako Batasunak Poloniako eta Txekiako oztopoak ere gainditu beharko ditu ituna berretsi nahi badu. Duela egun batzuk Txekiako senatari talde batek testuaren aurkako helegitea aurkeztu zuten eta horrek haserrea piztu zuen. Izan ere, 27 kideek testua onartzen ez badute, ezinezkoa izango da hura indarrean sartzea, eta, beraz, baita hango instituzioak berritzea ere.

Behin betiko emaitzak jakinarazi aurretik, Micheal Martin Irlandako Kanpo Arazoetako ministroak adierazi du "gehiengo konbentzigarriarekin" irabazi duela baiezkoak. Ezezkoaren aldekoek, berriz, dagoeneko onartu dute porrota. Aurtengo erreferendumaren inguruan egindako inkestek baiezkoak irabaziko zuela aurreratu zuten.

Iazko erreferendumean ezezkoa eman zioten irlandarrek erreferendumari, baina Europako kide guztien onespena izan arte ituna abian jarriko ez delako, beste erreferendum baterako deia egin zuten, oraingoan baiezkoaren bila. Ituna onartuta, herrialdeak dituen hainbat berezitasun eta eskubide galduko zituztela uste zutelako esan zioten ezetz iaz.

Lisboako Itunak Atzerri Politikarako goi ordezkariaren eskumenak indartzen ditu eta zenbait erabaki gehiengo sinplearekin hartu ahal izata dakar. Frantzia eta Alemania dira egun testuaren aldekoena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.