KATALUNIA

Llarenak baimenduz gero, politikari presoak Kataluniako kartzeletara lekualdatzea aztertuko luke Madrilek

Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroaren esanetan, epaileak balioztatuz gero ez litzateke "eragozpenik" egongo.

Rull etaTurull pasa den martxoaren 23an, kartzelatu zituztenean. ZIPI / EFE
Igor Susaeta.
2018ko ekainaren 14a
14:57
Entzun

Onda Cero irratian egin ditu adierazpen horiek Grande-Marlaskak, eta nabarmendu du epai irmorik ez dagoen bitartean Barne Ministerioak ezin duela lekualdatzeei buruzko erabakirik hartu. Oraingoz, auzipetze autoa ere ez da irmoa, baina, zenbait hedabidek iturri judizialak aipatuz kaleratutakoaren arabera, epaiketa udazkenean da egitekoa. Prozesu subiranistaren kontrako kausarekin lotuta, une honetan behin-behinean preso daude Oriol Junqueras, Joaquim Forn, Jordi Sanchez, Jordi Cuixart, Dolors Bassa, Jordi Turull, Josep Rull, Raul Romeva eta Carme Forcadell.

Hainbatetan eskatu dute Kataluniako espetxeetara lekualda ditzatela, baina Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak ez ditu eskaerak ontzat eman. Grande-Marlaskaren hitzetan, lekualdatzea aztertu beharko litzateke, preso daudenen familia bizitza errazte aldera. Baina argi utzi nahi izan du erabakia, oraingoz, Llarenaren esku dagoela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.