IRLANDA

Londresko ordezkaria UDAko buruzagiekin elkarrizketatu da

2004ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Londresek Ipar Irlandarako duen ministro Paul Murphy UDA Ulsterren Defentsarako Elkartea talde paramilitar loialistako hiru buruzagirekin eta hari analisi politikoak helarazteko sortutako UPRG taldearekin elkarrizketatu zen atzo Stormonten. Egunotan talde loialistekin biltzen ari da, hauen erasoak bukatzeko eskatzeko. Bestalde, UDAk 1989an hil zuen Pat Finucane abokatuaren senideekin bildu zen atzo Erresuma Batuko lehen ministro Tony Blair, hilketa argitzeko ikerketen haritik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!