Lopez de los Cobos kargutik kendu dute

2020ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernuak Diego Lopez de los Cobos Guardia Zibilaren Madrilgo burua kargugabetu zuen atzo, harenganako «konfiantza galdu» duela argudiatuta. Espainiako hainbat hedabidek adierazi dutenez, Guardia Zibilak gobernuko hainbat kargu ikertu ditu, martxoaren 8ko manifestazioa egitea onartu zutelako koronabirus kasuak egon arren.

De los Cobosek Kataluniako autodeterminazio erreferendumaren kontrako polizia operazioa gidatu zuen 2017ko urriaren 1ean, eta Kepa Urrak 1992an jasan zituen torturengatik epaitu zuten. Absolbitu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.