Italia

Lurrikara izan da Italia iparraldean

Richter eskalan 5,2 graduko lurrikara batek Italiaren iparraldea astindu du gaur gauean. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, Salo inguruan hainbat etxe puskatu dira, hiru erietxe jendez hustu behar izan dituzte, eta arin zauritutako batzuk badaude.

2004ko azaroaren 25a
16:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Babes Zibileko arduradun Guido Bertolasok jakinarazi duenez, 8 kilometrotako sakoneran zegoen lurrikararen epizentroa, eta horregaitik sentitu da herrialdearen iparralde osoan.

Mementoz, sei zauritu arin zenbatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.