MUNDUA

Madagaskarreko presidenteak onik dagoela esan du, baina errebeldeek herrialdea kontrolatzen duela diote

Zenbait militarrek estatu kolpea eman zuten atzo, Konstituzioa aldatzeko erreferendumaren egunean.

2010eko azaroaren 18a
08:55
Entzun 00:00:0000:00:00
Andri Rajoelina Madagaskarreko presidenteak atzoko estatu kolpearen ondoren onik dagoela jakinarazi du. "Gutun bat bidali didate eta kargua uzten ez badut hilko nautela esan didate, baina Jainkoari eskerrak hemen nago oraindik", esan du. Zenbait iturriren arabera, ordea, errebeldeek Gobernua bertan behera utzi dute, eta dagoeneko herrialdea kontrolatzen dute.

Hogei militar buruk, Chalres Andrianasoavina buru dutela, Gobernuaren aurka altxatu ziren atzo, Konstituzioa aldatzea bozkatu behar zen egunean. Presidente izateko gutxieneko adina 40 urtetik 35era jaistea bozkatu behar zuten madagaskartarrrek. Rajoelina beste estatu kolpe batekin igo zen boterera, eta orain aldatu nahi duen Konstituzioa bertan behera utzi zuen.

Andrianasoavinaren estatu kolpearen ondoren, herritarrak kalera atera direla diote informazio iturriek, errebeldeen alde eta Rajoelina presidentearen asmoaren aurka manifestazioan. Polizia, ordea, leial zaio Rajoelinari eta manifestariei oldartu zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.