Andorran izan da Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, eta Josep Casadevall magistratu ohia elkarrizketatu du han. Casadevallek hemeretzi urtez bete du herrialdeari dagokion berdintasun kuota Giza Eskubideen Europako Auzitegian (Estrasburgo). Hona hark elkarrizketan egindako adierazpen batzuk:
— «Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaia ez da gogorra, oso-oso gogorra da. Oso garesti ordaindu dute».
— «Estrasburgora eramateko gaia izan liteke Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Parlamentuari ezarri izana zer gai eztabaidatu eta zer ez, adierazpen askatasuna aipatuz».
— «Europako estatuak libre dira Europako Kontseiluan sartzeko; klub bat bezalakoa da, behin barruan zaudela, errespetatu egin behar dituzu adostutako arauak, edo bestela baja eman».
— «Beti ez da erraza tortura eta tratu txarra bereiztea. Magistratuen sentsibilitatearen arabera izaten da. [...] Bortxakeria fisikoa behar du torturak, min eragitea zer edo zer lortzeko».